21:34

Athletic club

3. JARDUNALDIA

Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Talde zuri-gorriak Valentzia gainditu du erdilari nafarrak zuri-gorri gisa sartutako lehen golarekin. Partidak Alvaro Djaloren, Adama Boiroren eta Javier Martonen debuta ekarri du.

  • Beñat Prados eta Oihan Sancet Athleticen gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Beñat Prados eta Oihan Sancet Athleticen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Beñat Pradosek atsedenaldiaren atarian sartutako gol batek denboraldiko lehen garaipena eman dio asteazken honetan Athletici Valentziaren aurka.

Erdilari nafarrak De Marcosen erdiraketa bat baliatuta egindako gola talde zuri-gorriarekin Lehen Mailan lortzen duen lehena izan da. Gola bidezko saria izan da, baina ez da nahikoa izan Bilboko taldearentzat: bilbotarrak valentziarrak baino askoz finago aritu dira, batez ere lehen zatian.

Besteak beste, Iñaki Williamsek bi aukera argi izan ditu: lehendabizikoa, 12. minutuan, baloi bat langara bidali duenean area ertzetik; bigarrena, 8 minutu geroago, baina orduko horretan Mamardashvilik bikain jardun du aurrelari zuri-gorriaren burukada kornerrera bidaltzeko. Bigarren zatian, Nico Williams Djaló debutariaren ordez sartu da, eta izan du bere abagunea, baina orduan ere bisitarien atezaina bikain aritu da.

Azkenean, garaipena San Mamesen geratu da, eta, hartara, Ernesto Valverderenek lau puntu dituzte sailkapen nagusian; Valentziak, ostera, punturik bildu gabe jarraitzen du.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Agirrezabala; De Marcos, Yeray, Vivian, Adama (Lekue, 79. min); Jauregizar, Prados (Vesga, 70. min); Iñaki Williams, Sancet (Unai Gómez, 70. min), Djaló (Nico Williams, 58. min); eta Guruzeta (Martón, 70. min).

0 - Valentzia:
Mamardashvili; Foulquier, Tárrega, Mosquera, Jesús Vázquez (Thierry, 89. min); Diego López (Martín Tejón, 81. min), Pepelu (Javi Guerra, 81. min), Guillamón, Luis Rioja; Rafa Mir (André Almeida, 58. min) eta Hugo Duro (Dani Gómez, 89. min).

Gola: 1-0, 45. min: Prados.

Epailea: Pablo González Fuertes. Txartel horiak: Prados (Athletic); Rafa Mir, Mosquera eta Foulquier (Valentzia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena