Athletic club
BESTE URTEBETE ZEUKAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Portugaleteko jokalariak 2025era arte zuen kontratua talde zuri-gorriarekin.
Amaia Peña, Athleticekin jokatutako partida batean. Argazkia: Athletic Club
Athletic Clubek iragarri duenez, Amaia Peña atezainarekin akordioa lortu du 2025era arte bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko.
Peñak 25 urte ditu, eta lau denboraldiko ibilbidea itxi du Bilboko taldean, horietako bi Eibarren utzita (2021-22 eta 2023-24). Bederatzi partida ofizial jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin.
Horrenbestez, Portugaleteko atezaina Athleticek hurrengo denboraldirako jakinarazten duen laugarren baja da; izan ere, Garazi Muruak eta Yulema Corresek futbola utzi dute eta Eunate Arraizak Osasunan jarraituko du jokatzen.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 08:55 - 14:15 | SOKATIRA | Munduko Txapelketa (goizeko saioa) |
08 | 10:40 - 14:00 | ARRAUNA | Kontxako Banderako 2. jardunaldia |
08 | 13:30 - 19:30 | SOKATIRA | Munduko Txapelketa (arratsaldeko saioa) |
08 | 15:30 - 18:00 | HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIA |
08 | 16:00 - 17:30 | ESKUBALOIA | Superkopa Iberikoa: Elx vs Bera Bera |
08 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Masters Caixabank: Etxeberria-Mariezkurrena vs Zabala-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa