Athletic club
KONTRATU BERRITZEA
EITB MEDIA
Jokalari nafarra eta klub zuri-gorria lotzen zituen kontratua ekainaren 30ean amaitu zen, baina hiru urterako berritzea sinatu dute bi aldeek.
Albisteak (2)
Alex Berenguerrek 2027ko ekainera arte berritu du Athleticekin, Bilboko klubak iragarri duenez. Jokalari barañaindarra eta talde zuri-gorria lotzen zituen kontratua ekainaren 30ean amaitu zen, baina aurrelari nafarrak eta Bizkaiko klubak hiru denboraldiz luzatzea sinatu dute, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.
Turin taldetik fitxatuta, Berenguer 2020ko urrian iritsi zen Athleticera, 2020-21 denboraldiaren hasieran. Bilboko taldean daramatzan lau denboraldietan, 169 partida ofizial jokatu, eta 28 gol sartu ditu. Gaizka Garitano, Marcelino eta Ernesto Valverde entrenatzaileen esanetara, hasierako hamaikakoetan irten den partidak eta aulkian hasitako norgehiagokak tartekatu ditu; dena dela, 40 neurketa baino gehiago jokatu ditu denboraldi guztietan.
29 urte ditu Berenguerrek, eta Osasunaren harrobian hazi zen. Athleticekin, 2021eko Superkopa eta 2024ko Errege Kopa ditu irabaziak. Azken txapelketa horretan, Cartujan apirilaren 6an izandako finalean, Mallorca aurkari, penalti jaurtiketetan, Athleticen laugarren penaltia jaurtitzea egokitu zitzaion; gola egin zuen, eta horrek titulua eman zion talde zuri-gorriari.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa