Athletic club
Berritzea
EITB MEDIA
Jokalari bizkaitarrak bi denboraldiz berritu du klub zuri-gorriarekin zuen kontratua. Erdiko atzelaria da, eta amaitu berri den denboraldian 33 partida jokatu eta bi gol sartu ditu.
Naia Landaluze, Jon Uriarte presidentearekin, kontratua sinatuta. Argazkia: Athletic Club.
Naia Landaluzek bi denboraldiz berritu du, 2025-26 denboraldiaren amaierara arte, Athleticekin zuen kontratua, asteartean Bilboko klubak iragarri duenez. Erdiko atzelariak eta Athleticek orain arte sinatuta izan duten kontratua hilaren 30ean gelditzen zen bertan behera, eta, beraz, talde zuri-gorrian jarraituko du Landaluzek.
23 urte ditu orozkoarrak, eta 2021eko ekainean egin zuen debuta Athleticeko lehen taldean, Iraia Iturregi entrenatzaile zebilela. Amaitu berri den denboraldian, David Aznarren esanetara, Landaluzek 33 partida jokatu ditu, F Ligako 28 eta Erregina Kopako bost, eta bi gol sartu.
"Dena bost urte nituenean hasi zen, eta begira nora iritsi naizen. Niretzat, berritze hau eguneroko lanaren saria da. Aukera eskaini didate, eta aprobetxatzen jakin dut", adierazi du Landaluzek, kontratu berria sinatuta.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa