13:49

Athletic club

Berritzea

Mariasun Quiñonesek 2024-25 denboraldirako berritu du Athleticekin

EITB MEDIA

Talde zuri-gorriaren atezainak, 27 urtekoa bera, laugarren denboraldia emango du, horrenbestez, Bizkaiko klubean.

  • Mariasun Quiñones, Jon Uriarte presidentearekin, kontratua berrituta. Argazkia: Athletic Club.

    Mariasun Quiñones, Jon Uriarte presidentearekin, kontratua berrituta. Argazkia: Athletic Club.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariasun Quiñonesek 2025eko ekainaren 30era arte berritu du Athleticen zuen kontratua, alegia, denboraldi batez, astelehenean klub zuri-gorriak iragarri duenez. Bizkaiko taldearen atezainak, 27 urtekoa bera, laugarren denboraldia emango du, horrenbestez, Athleticen.

Quiñones 2021ean iritsi zen Athleticera, Realetik. Hiru denboraldi daramatza Bizkaiko taldean, eta, guztira, 67 partidatan zelairatu da; igandean amaitutako 2023-24 denboraldian, hamaika partida jokatu ditu.

Athleticek zehaztu duenez, atezaina "oso pozik" azaldu da kontratu berria sinatu ondoren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena