15:24

Athletic club

Berritzea

Dani Vivianek kontratua berritu du Athleticekin 2032ra arte

EITB Media

Erdiko atzelariak sei denboraldirako berritu du kontratua, Eurokoparako kontzentratu aurretik. Oihan Sancetekin batera, taldean kontratu luzeena duen jokalaria da.

1:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dani Vivianek eta Athleticek aurrerapauso handia eman dute urte askoan eskutik jarraitzeko. Erdiko atzelariak bere kontratuak agintzen zuena baino sei denboraldi gehiagorako konpromisoa hartu du Athleticekin, 2032ko ekainaren 30era arte sinatu baitu.

Vivianek hobekuntza nabarmena izan du oso denbora gutxian. 24 urterekin, erdiko atzelari gasteiztarra ziurra da atzealdearen ardatzean, eta denboraldi honetan 40 partida jokatu ditu (37 titular gisa); guztira 103 neurketa jokatu ditu 3 urtetan zuri-gorri gisa. Bere errendimendu onari esker, Espainiako selekzioaren lagunarteko partida batean estreinatu zen martxoan, Wembleyn, Kolonbiaren aurka. Batez beste 6,5 baloi berreskuratu ditu, eta ligako erdiko atzelari baloratuenetako bat da.

Vivian gaztetan iritsi zen Santutxu FC taldetik CD Basconiara, eta Lezaman etengabe egin zuen onera. 2020/21 denboraldian, CD Mirandesen aritu zen, utzita.

Lehoi gisa, 3 gol sartu ditu, eta, Oihan Sancetekin batera, taldean kontratu luzeena duen jokalaria da, bi aldeek proiektuan duten konfiantzaren erakusgarri.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena