Athletic club
Kontratu berritzea
EITB Media
Athleticek eta Ernesto Valverdek akordioa adostu dute, eta Txingurrik beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorrian.
Athleticek iragarri du Ernesto Valverdek beste urtebetez jarraituko duela talde zuri-gorrian. Kontratua ekainean amaitzen zitzaion, baina bi aldeek akordioa adostu dute, lan-harremana 2025era arte luzatzeko.
Klubak ohar baten bidez azaldu duenez, akordioa ostiral arratsaldean sinatu dute Valverdek eta Jon Uriarte presidenteak. Han izan da Mikel Gonzalez futbol zuzendari nagusia ere.
Valverde hiru garaitan izan da Athleticeko entrenatzailea: 2003tik 2005era, 2013tik 2017ra eta 2022tik 2025era (oraingoz).
Horrez gain, bera da Athletic partida gehiagotan zuzendu duen entrenatzailea: 397 norgehiagoka izango dira, denboraldiaren amaieran.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa