23:07

Athletic club

Parte medikoa

Sancetek eta Galarretak lesio muskularrak dituzte eta baliteke Getaferen aurka baja izatea

Agentziak | EITB MEDIA

Bi jokalariak "bilakaeraren zain" daude, eta "astearte honetan ez dira taldekideekin batera entrenatuko".

  • Oihan Sancet

    Oihan Sancet. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oihan Sancet eta Iñigo Ruiz de Galarreta jokalariek giharretako lesioak dituzte eta litekeena da baja izatea talde zuri-gorriak ostiralean, Coliseumen, Getaferen aurka jokatuko duten partidarako.

Klubak astelehen honetan aditzera emandakoaren arabera, bi futbolariek lesio "arin-ertainak" dituzte ezker hankako muskulatura tendinosoan

Bi jokalariak "bilakaeraren zain" daude eta astearte honetan ez dira taldekideekin batera arituko Athleticek Getaferen aurkako partida prestatzeko egingo duen lehen entrenamendu saioan.

Partida horretarako, Ernesto Valverdek Oscar de Marcos zelairatuko du.De Marcos ez zen larunbatean Metropolitanon jokatutako neurketan egon, txartelen ondorioz zigortuta zegoelako. Yuri Berchiche ere zalantza da, duela bi jardunaldi orkatilan min hartu baitzuen Granadaren aurka Bruno Mendezek egindako sarrera gogorragatik.

Asteartekoa (11:00etan) Athleticek Getaferen aurkako partida prestatzeko egingo dituen dituen hiru entrenamenduetako lehena izango da. Asteazkenean (11:00etan) eta ostegunean (18:00etan) ere entrenatuko dute, Madrilera joan aurretik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena