08:48

Athletic club

Talde zuri-gorriaren interesa

Monrealek 'printzipioz' baztertu egin du Athleticera joatea

Erredakzioa

Malagako ezker hegaleko jokalariak esan duenez, printzipioz Malagan geratzen da, denboraldi polita baitaukate aurretik Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu direlako.

  • Nacho Monreal, Malagako ezker hegaleko jokalaria. Argazkia: EFE

    Nacho Monreal, Malagako ezker hegaleko jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nacho Monreal Malagako ezker hegaleko jokalariak, "printzipioz" baztertu egin du Athleticera joatea. Urte polita omen du aurretik Malagarekin, eta talde andaluziarrarekin "gauza handiak" egin nahi ditu.

Javi Martinez Bayern Munichera joan denetik Athleticek egingo dituen ustezko fitxaketen inguruko zurrumurruak zabaldu dira. Monreal da zurrumurru horietan agertzen den jokalarietako bat.

"Printzipioz Malagan geratzen naiz. Klubek itxita dituzte denboraldi honetarako taldeak. Malagarekin urte polita daukgau aurretik, eta ziurrenik hemen geratuko naiz. Malagarekin zerbait handia egiteko aukera daukagu denboraldi honetan", adierazi du Nacho Monrealek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena