Athletic club
Nazioarteko liga
Agentziak | EITB MEDIA
Talde zuri-gorriak 2018tik darama nazioarteko partidarik jokatu gabe. Dena den, Txapeldunen Ligarako sailkatzeko aukera du oraindik.
Athleticeko jokalariak Errege Kopako finalaren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Errege Kopako finalean RCD Mallorcaren aurka lortutako garaipenarekin, 2024-2025 denboraldirako Europa Ligarako lekua ziurtatu du Athletic Clubek. Liga horren finala datorren urteko maiatzaren 21ean jokatuko da, hain zuzen ere, San Mames estadioan.
Talde zuri-gorriak, ordea, EA Sports Ligako lehen lau taldeen artean sailkatzeko aukera du, txapelketa nagusirako, Txapeldunen Ligarako, txartela lortzeko.
Zortzi jardunaldiren faltan, Athletic bosgarren dago, 56 punturekin, Real Madril (75), FC Bartzelona (67), Girona (65) eta Atletico Madril (58) taldeen atzetik, eta Reala (49) eta Valentzia (44) atzetik dituela.
Talde bilbotarraren azken postua edozein dela ere, bermatuta du Europako txapelketa bat jokatuko duela 32.enez.
Zuri-gorrien azken nazioarteko partida 2018ko martxoaren 15ean izan zen; Olympique Marseillaren aurka galdu zuen, 1-2, Europa Ligako final-zortzirenetako itzulikoan, eta txapelketatik at geratu zen. Iñaki Williamsek sartu zuen lehoien azken gol Europan egun hartan.
Guztira, 202 partida kontinental jokatu ditu Athleticek (93 garaipen, 69 porrot eta 40 berdinketa; 303 gol alde eta 261 aurka). Horietatik, 28 Europako Kopakoak eta Txapeldunen Ligakoak dira; 164 Ferien Kopakoak, UEFA Kopakoak eta Europa Ligakoak; 6 Errekopakoak, 2 Latindar Kopakoak eta 2 Intertotokoak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa