23:16

Athletic club

LaLiga EA Sports

Athleticek Bernabeun galdu du, Yeray min hartuta erretiratu den partidan (2-0)

EITB MEDIA

Rodrygok egin ditu partidako bi golak, madrildarrek kontrolpean izan duten neurketan. Yerayk min hartuta utzi du zelaia lehen zatian.

  • Mikel Vesga, partidako jokaldi batean

    Mikel Vesga, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 2 eta 0 galdu du Real Madrilen aurka LaLiga EA Sportseko 30. jardunaldian jokatutako partida. Rodrygo izan da neurketako golegilea, 8. eta 73. minutuan. Yeray min hartuta atera da zelaitik eta, alde positiboan, Yurik lehen minutuak jokatu ditu bere lesioaren ostean.

Lehen zatiak erritmo eta joko gutxi izan du. Bilbotarrak ondo hasi dira, goiko aldean ohiko presioa eginez, baina madrildarren golak bizkaitarren erritmoa hautsi du. Rodrygok gol bikaina egin du 8. minutuan, Ancelottiren taldeak egindako lehen jokaldi arriskutsuan.

23. ean, zoritxarreko jokaldia izan da. Yerayk  min hartu eta zelaia utzi behar izan du, lesio muskular baten ondorioz. Athleticeko atzelariak ia ezinezkoa du larunbatean Mallorcaren aurka jokatuko duten Errege Kopako finalerako sendatzea. Valverdek Vivian sartu du bere ordez.

Real Madrilek kontrolpean izan du jokoa, arazo handirik gabe. Fede Valverdek boleaz egindako jaurtiketa izan da aukera apurretako bat, eta Agirrezabalak ondo aldendu du baloia.

Atsedenaldiaren ostean, talde madrildarra bigarrena sartzear izan da, baina Brahimen jaurtiketa zutoinera joan da. Hiru minutu geroago, Iñaki Williamsen erantzuna, area barruan bakar-bakarrik egonda baloia jaurti eta Lunin atezainak urrundu egin du.

Rodrygoren bigarrena

Bigarren gola kontraerasoan egin dute madrildarrek, Rodrygo zuri-gorrien area barruraino sartu da, errekortea egin du, eta Agirrezabala gainditu du markagailuan 2 eta 0ekoa jartzeko.

Athleticek ez dio erasoari uko egin eta Muniainek era Williamsek gola egiteko aukerak izan dituzte ondorengo minutuetan, baina zorterik gabe.

Azkenean, 2 eta 0, Real Madril nagusi. Athleticen hurrengo helburua, larunbatean, Sevillan Mallorcaren aurka jokatuko duen Errege Kopako finala.

Fitxa teknikoa

2 - Real Madril: Lunin; Carvajal (Militao, 92. min), Rüdiger, Nacho, Mendy; Tchouameni, Kroos (Camavinga, 81. min), Fede Valverde (Lucas Vazquez, 80. min), Bellingham; Rodrygo (Modric, 81. min) eta Brahim (Joselu, 72. min).

0 - Athletic: Agirrezabala; De Marcos (Yuri, 58. min), Yeray (Vivian, 25. min), Paredes, Lekue; Prados (Ruiz de Galarreta, 58. min), Vesga; Iñaki Williams, Sancet (Muniain, 76. min), Berenguer; eta Guruzeta (Ares, 58. min).

Golak: 1-0, 8. min: Rodrygo. 2-0, 73. min: Rodrygo.

Epailea: Javier Alberola Rojas (Gaztela Mantxako batzordekoa). Txartel horia atera die Real Madrileko Tchouameni (56. min) eta Nacho (70. min) jokalariei, eta Athleticeko Ruiz de Galarretari (86. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    05 Zuzenean 22:20 - 00:45 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena