Athletic club
ERREGE KOPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errege Kopako finala Sevillan jokatuko da, La Cartuja futbol zelaian apirilaren 6an.
Atheticeko jokalariak gol bat ospatzen. Irudia: Efe
Athleticeko 42.271 bazkidek, erroldatutako 43.649 bazkideetatik (% 97), izena eman dute datorren apirilaren 6an Sevillan jokatuko den Errege Kopako finalerako, zozkatuko dituzten 17.848 sarreretarako.
Sarrerak banatzeko zozketa datorren ostegunean (martxoaren 14a) egingo da, San Mamesen, 12:00etan. Egun bat lehenago, Athleticek jakinarazi duenez, programa informatiko batek bazkide bakoitzari zozketa zenbaki adina partaidetza esleituko dizkio, denboraldi honetan San Mamesera joan den partiden arabera.
Athleticek banatuko dituen sarreren kopuruari dagokionez, Federazioak klubarentzat gordetako 20.698ko paketetik 17.848 horiek bazkideen artean banatuko dira, eta gainerako 2.850ak kontratu, erakunde, kirol, gizarte eta babesleen konpromisoei erantzuteko erabiliko dira.
"Horien zenbatekoa (klubarentzat gordetakoak) publikoarekin jokatutako azken bi finalena baino txikiagoa da, nahiz eta erakundearen egitura eta harreman komertzialak hazi egin diren", azpimarratu du Athleticek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa