10:51

Athletic club

Bayerneko kirol zuzendaria

Sammer: 'Javi Martinez fitxatzeko zailtasunak jar ditzake Athleticek'

Erreedakzioa

Bayern Municheko kirol zuzendariak Sky katean adierazi duenez, ez dago berritasunik Javi Martinezen auziaren harian. "Bilbotik esaten dutenaren zain gaude", gaineratu du.

  • Javi Martinez David Lopezekin batera Lezaman egindako entrenamenduan. Argazkia: EFE

    Javi Martinez David Lopezekin batera Lezaman egindako entrenamenduan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munich Athleticen erantzun baten zain omen dago Javi Martinez 40 milioi euro ordainduta fitxatu ahal izateko, baina badirudi talde zuri-gorriak zailtasunak jarriko dizkiola Aiegiko erdilariaren irteerari.

"Ez dago berritasunik Javi Martinezen fitxaketaren inguruan. Gauza asko irakurri ditut. Orain, gauza horiek barneratu eta ikusiko dugu gero", esan du Matthias Sammer Bayern Municheko kirol zuzendariak Sky katean.

Athleticek badu aukerarik legea erabiliz Javi Martinezen irteera oztopatzeko, eta aukera horien inguruan ere hitz egin du Sammerrek.  "Bilbotik esaten digutenaren zain gaude, eta erantzun besterik ezin dugu egin", gaineratu du Bayerneko kirol zuzendariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena