20:34

Athletic club

EA Sports Liga

Athleticek porrot egin du Valentziaren kontra (1-0), eta agur esan dio bolada onari

EITB Media

Hugo Durok 61. minutuan sartutako golak erabaki du Mestallan jokatutako norgehiagoka parekatua. Porrot honen ondorioz, zuri-gorriek agur esan diote Ligan galdu gabe zeramaten 11 partidako bolada onari.

  • Valentzia - Athletic Club

    Gaya (Valentzia) eta Sancet (Athletic), lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek porrot egin du Valentziaren aurka, 1-0, Mestallan urtarrilaren 20an jokatutako EA Sports Ligako 20. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek hamaika partida zeramatzaten Ligan galdu gabe, baina bolada ona Valentzian eten da.

Erritmo biziarekin hasi da norgehiagoka, baina bi taldeei kosta egin zaie abagune argiak sortzea. Fran Perezek eman du etxeko taldearen lehen abisua, kanpora joan zaion jaurtiketa baten bidez, eta Athleticen erantzuna jarraian etorri da; Nico Williamsen jaurtiketa, jokaldi on baten ostean, Mamardashvili atezainak gelditu du. 14. minutuan, Sergi Canosek min hartu du, eta ezin izan du jarraitu; Yaremchuk zelairatu da haren ordez.

Nico Williamsek izan du gola sartzeko lehen aukera argia, baina area barrutik egindako errematea Mamardashvilik gelditu du. Azken ordu-laurdenean, ordea, hobeto ibili da Valentzia. Athletici sufritzea egokitu zaio; hala ere, zuri-gorriak sendo egon dira defentsako lanean, eta partida golik gabe heldu da atsedenaldira (0-0).

Bigarren zatiaren hasieran, neurketako lehen gola sartzeko abagune argia izan du Bilboko taldeak, baina Sanceten errematea kanpora joan da oso gutxigatik. Ondoren, Athletic izan da baloiaren jabe. Dena den, zuri-gorriak ez dira fin ibili azken pasea emateko orduan.

Pixkanaka-pixkanaka, Valentzia Unai Simonek babestutako ate ingurura iristen hasi da, eta etxeko taldeak gola sartu du 61. minutuan: Hugo Durok jarri du 1-0ekoa markagailuan, hegaletik egindako erdiraketa buruz sare barrura bidalita.

Gola jaso ostean, erasora jo du Valverderen taldeak. Unai Gomez gola egitetik gertu egon da 79. minutuan, baina Mamardashvilik saihestu du bermeotarraren gola.

Azken unera arte saiatu da Athletic, baina etxeko taldeak ondo kudeatu ditu azken minutuak, eta Valentziak hiru puntuak poltsikoratu ditu.

Fitxa teknikoa:

1. Valentzia: Mamardashvili, Foulquier, Gabriel Paulista, Mosquera, Gaya; Pepelu, Guillamón, Canós (Yaremchuk, 14. min) (Javi Guerra, 83. min), Fran Perez (Thierry, 70. min); Diego Lopez (Jesus Vazquez, 83. min) eta Hugo Duro.

0. Athletic Club: Unai Simon, Yuri, Paredes, Vivian, Lekue; Herrera (Ruiz de Galarreta, 62. min), Prados (Unai, 69. min), Sancet (Raúl García, 79. min), Berenguer, Nico Williams (Ares, 79. min) eta Guruzeta (Villalibre, 69. min).

Gola: 1-0, 61. min: Hugo Duro.

Epailea: Pulido Santana. Txartel horia atera die Nico Williams, Ares eta Vivian Athleticeko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena