Athletic club
Berritzea
EITB MEDIA
Jokalari gasteiztarrak eta klubak datozen hiru denboraldietarako akordioa lortu dute, 2027ko ekainaren 30era arte. Vesga 2014an iritsi zen Lezamara, Bilbao Athleticen jokatzeko.
Albisteak (3)
Mikel Vesgak eta Athleticek akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2027ko ekainaren 30era arte luzatzeko, beste hiru urtez. Erdilariak zazpigarren denboraldia du lehen taldean, eta oinarrizko jokalaria da, gaur egun. Batez beste 40 partida ofizial jokatu ditu aurreko hiru sasoietan.
Gasteiztarra 2014an sartu zen Lezaman eta Bilbao Athleticen bi denboraldi jokatu zituen. Lehoi gisa, 200 partidetatik gertu dago (189 daramatza), eta bederatzi gol sartu ditu. Horietako bi aurten izan dira, San Mamesen markagailua irauliz Betisen aurka 4-2 amaitu zen neurketan.
2019/20ko Superkopako txapelduna da, eta gaur goizean sinatu du kontratua San Mamesen, Jon Uriarte presidentea eta Mikel Gonzalez Futboleko Zuzendari Nagusia bertan zirela.
Hurrengo zuzenekoak
09 | 16:15 - 18:15 | FUTBOLA | Vila-real vs Alaves |
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa