Athletic club
EA Sports Liga
EITB Media
EA Sports Ligako 16. jardunaldiko neurketa 18. minutuan gelditu da, zuri-gorrien aldeko 0-1eko emaitzarekin. Nuevo Los Carmenes estadioko harmailetan zegoen ikusle bat hil egin da, eta norgehiagoka bertan behera uztea erabaki dute.
Carmenes Berria estadioko harmailetako irudia. Argazkia: EFE
Granadaren eta Athleticen arteko EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida bertan behera geratu da, Nuevo Los Carmenes estadioko harmailetan zegoen ikusle baten heriotzagatik.
Norgehiagoka 18. minutuan gelditu da, markagailuan Bilboko taldearen aldeko 0-1eko emaitza zegoenean. Iñaki Williamsek sartu du gola, seigarren minutuan.
Esan bezala, 18. minutuan, 70 urte inguruko gizon batek bihotz-biriken gelditzea izan du. Harmailan zegoen, eta hara joan dira estadioan zeuden mediku eta osasun-langile batzuk, baita Granadako zein Athleticeko medikuak ere. Desfibriladorea erabiliz suspertzen saiatu dira, baina, azkenean, hil egin da.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa