19:56

Athletic club

2026ko Munduko Txapelketa

Iñaki Williams golegile gisa estreinatu da Ghanari garaipena emateko

AGENTZIAK| EITB MEDIA

96. minutuan, partidako azken jokaldian, talde zuri-gorriko aurrelariak eskuin hegaletik zetorren erdiraketa errematatu eta garaipena eman dio bere taldeari.

  • Iñaki Williams, Qatarko Munduko Txapelketan. Artxiboko argazkia: EFE

    Iñaki Williams, Qatarko Munduko Txapelketan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Williams Athleticeko jokalaria izan da Ghanako selekzioaren garaipenaren golaren egilea Madagaskarri 1-0 irabazteko, 2026ko Munduko Koparako sailkatze partidan.

96. minutuan, partidako azken jokaldian, talde zuri-gorriko aurrelariak eskuin hegaletik zetorren erdiraketa errematatu eta garaipena eman dio bere taldeari.

Ostiral honetakoa Williamsen hamabigarren partida izan da Ghanarekin debutatu zuenetik.

Athleticen diziplinara itzuli aurretik, Bilbon jaiotako aurrelariak Comorasen aurka jokatuko du datorren asteartean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena