Athletic club
125. urteurrena
EITB Media
Basauriko aktorea izango da klubaren enbaxadorea urrian. Athleticek 25. urteurrena dela eta hilero izendatzen du enbaxadore bat.
Jon Uriarte presidentea, Itziar Ituño aktorea eta Jose Angel Iribar atezain ohia. Argazkia: Athletic
Itziar Ituño Basauriko aktorea izango da Athleticen urriko enbaxadorea. Klubak hilero enbaxadore bat izendatzen du 125. urteurrenarengatik. Itziar Basauriko Kareaga auzoan jaio zen 1974ko ekainaren 19an; beraz, 80ko hamarkadako tituluak bizi izan zituen, baita gabarra Bilboko itsasadarretik zehar ikusi ere.
"Gogoratzen dut nire aitarekin autobusez joan nintzela Bilbora, Bailen kalera iritsi ginen eta han jendetzan murgildu ginen. Oso hunkigarria izan zen", adierazi du Ituñok 80ko hamarkadako tituluen ospakizunak gogoratuz.
Joan den irailaren 27an, Athleticek Getaferen aurka San Mamesen jokatutako neurketan, Itziar Ituñok intsignia jaso zuen Jon Uriarte presidentearen eta Jose Angel Iribar atezain ohiaren eskutik.
Hala, bada, aktorea Athleticen 11. enbaxadorea da. Lehenago, hauexek ere izan dira 125. urteurreneko enbaxadore: Jon Rahm, Jokin Altuna, Honey Tahljieh, Thomas Hitzlsperger, Marino Lejarreta eta Joane Somarriba -Euskal Herriko txirrindularitzaren eta ziklismo zaleen ordezkari moduan-, Maria Arthuer, Juan Villoro, Txus Vidorreta eta Julian Lopez.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa