Athletic club
541 neurketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Getaferen aurkako partidaren bigarren zatian zelairatu ondoren lortu du jokalari nafarrak berdinketa, 541. norgehiagoka izan baita.
Iker Muniain, artxiboko irudi batean. EFE
Iker Muniain erdilari nafarrak Txetxu Rojo harrapatu du, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalari gisa. Izan ere, LaLiga Ea Sports 2023-2024 txapelketako Getaferen aurkako neurketaren bigarren zatian zelairatuta, 541 norgehiagoka batu zituen.
Bizkaiko taldeak azaldutakoaren arabera, Getaferen kontrakoa 420. partida izan zen Muniainentzat Espainiako Ligan. Europako txapelketetan jokatutako beste 61 partida (54 Europa Ligan eta 7 Txapeldunen Ligan), Errege Kopako 56 eta Espainiako Superkopako 4 gehitu behar zaizkie horiei; guztira, 541.
Athleticen jokatzen duen 15. denboraldian lortu du Txantreakoak datu hori. 2009an egin zuen debuta lehen taldearekin, 16 urte zituela, Suitzako Young Boys taldearen aurka, Europa Ligako multzoen fasean.
Muniainek 31 urte beteko ditu abenduan. Denboraldi honetan partidak gehitzen joango denez, Jose Angel Iribar atezain mitikoa markara (614 neurketa Athleticen) hurbiltzen joateko aukera du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa