21:32

Athletic club

Polish Masters (Polonia)

Susaetak Athletici garaipena eman dio Wroclawn

Erredakzioa

Denboraldiaurreko bigarren garaipena lortu dute zuri-gorriek. Neurketa kontrolpean izan du Athleticek, baina atea aurrean ez du asmatu eta aldea ezin izan du handitu.

02:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Fitxa teknikoa:

Slask Wroclaw: Gikiewicz; Grodzicki, Wasiluk, Spahic, Juraszek; Mencel, Stevanovic, Garyga (Tetlak, 83. minutua), Patejuk; Cristian Diaz (Kubiak, 86. minutua) eta Voskamp (Sirkoski, 83. minutua).

Athletic: Raul; Iraola (Markel Etxeberria, 62. minutua), Ramalho, Aurtenetxe, Castillo; Gurpegi (Iturraspe, 46. minutua), Galarreta; Susaeta, Igor Martinez (De Marcos, 46. minutua), Iñigo Perez (Ismael Lopez, 46. minutua); eta Toquero.

Gola: 0-1, 42. minutua: Susaeta.

Markel Susaetak atsedenaldia baino lehen gola sartu eta Athletici garaipena eman dio Wroclawko (Polonia) Polish Masterseko bigarren partidan. Zuri-gorriek Slask Wroclaw etxeko taldea 0-1 hartu dute mendean.

Denboraldiaurreko bigarren garaipena lortu dute Bielsaren jokalariek. Neurketa kontrolpean izan du Athleticek, baina atea aurrean ez du asmatu eta aldea ezin izan du handitu.

Adurizen lesioak eta Ekizaren eta Ibai Gomezen arazo fisikoek aldaketak egitera behartu dute. Horrela, Marcelo Bielsak Gurpegi, Iñigo Perez eta Toquero hasierako hamaikakoan berdeguneratu ditu. Hiru jokalariek bi neurketa 24 orduren buruan jokatu behar izan dituzte.

Susaetak norgehiagokako gol bakarra sartu du. Castillok bigarren zutoinera egindako erdiraketa bikaina aprobetxatu du eibartarrak. Iñigo Perezek baloia pasatzen utzi eta Susaetak baloia sareetan kokatu du.

Atsedenaldiaren ostean partida bizitu da. Slask taldeak erasora jo du eta Raulek berdinketa bi aldiz saihestu du. Petejuken (50. minutua) jaurtiketa desbideratu du Athleticeko atezainak eta ondoren Markel Etxeberria taldekidearen aldaratzea ate azpitik atera du.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena