22:30

Athletic club

2-0 (4-2)

Chivasek Gernikako Arbola Saria eskuratu du penaltietan Athletic garaituz

I. G. | EITB MEDIA

Mexikarrek joaneko partidako emaitza berdindu dute eta, penaltietara joan ondoren, Raul Garciaren eta Unai Vencedorren hutsek garaipena eman diote.

0:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guadalajarako Chivas taldeak irabazi du Gernikako Arbola Saria, penaltietan Athletici 4-2 irabazita, mexikarrek joaneko partidako emaitza berdindu ostean, Pavel Perez eta Yael Padillaren golei esker.

Joaneko partidan, Athletic 2-0 nagusitu zen San Mamesen, Alex Berenguer eta Oihan Sanceten golei esker. Ondorioz, abantaila zuen itzulerako partidari begira.

Euskaldunak partidaren eta jokoaren jaun eta jabe izaten hasi dira, aurkariaren areara iristeko presa handirik gabe. Hala ere, mexikarrak izan dira norgehiagokako lehen aukera izan dutenak, Unai Simon proban jarriz aldaratze batean. Are gehiago, etxekoek presioa egiten eta lehoiak estutzen jarraitu dute hurrengo minutuetan.

Eta presio horrek eragina izan du 16. minutuan. Chivasek ezker hegaletik zuzendutako eraso bat erdiraketa batean amaitu da, eta Pavel Perezek gola erraz sartu du penalti puntutik (1-0).

Chivasek bere jokoarekin jarraitu du eta Erick Gutierrez baloia sarera bidaltzeko aukera izan du area kanpotik egindako ezkerkada batekin, baina bere saiakera kanpora joan da gutxigatik. Athleticek kanpora joan den beste jaurtiketa batekin erantzun du.

Atsedenaldira joan aurretik, Athletic suspertu egin da eta arrisku gehiago sortu du hegaletik egindako hurbilketekin, baina markagailua ez da mugitu.

Aldageletatik bueltan, Athleticek hamaikakoa erabat aldatu du, beste txinparta batekin zelairatu da eta protagonismo handiagoa hartu du. Baina aurkariaren zelaian asmatu gabe jarraitzen zuen, eta Guadalajarakoek abantaila handitzeko aprobetxatu dute.

Brigidoren pasea Yael Padillarentzat, area barrura sartu dena, atezainari aurre egin dio eta jaurtiketa gurutzatu batekin partidako bigarrena sartu du (2-0).

Bilbotarrek saiatzen jarraitu dute azken unera arte, baina gauzak zaildu egin zaizkie Alex Berenguerrek txartel gorria ikusi duenean. Partidak ez du gehiagorako jo eta, 2-2ko emaitza orokorrarekin, penaltietan erabaki behar izan da.

11 metroetatik, Chivasekoek jaurtitako lau penaltiak sartu dituzte, eta Athleticek bi baino ez ditu sartu, Raul Garciaren eta Unai Vencedorren hutsegiteen ostean. Beraz, Guadalajarako Chivasek Gernikako Arbola Saria eskuratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena