19:15

Athletic club

Fitxaketa

Athleticek Garazi Facila defentsa nafarra fitxatu du, 2026ra arte

Agentziak | EITB MEDIA

Bestalde, Itxaso Uriartek bere kontratua denboraldi batez luzatu du, 2024ra arte.

  • Garazi Facila, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin

    Garazi Facila, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin. Argazkia: Athletic Club.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Garazi Facila nafarraren fitxaketa iragarri du, 2026ko ekainaren 30era arte. 23 urteko atzelaria Alavesetik dator eta azken egunetan bilbotarrek egindako laugarren fitxaketa da.

Jokalari zuri-gorri berria aske dator Athleticera eta Lodosa, Pradejon eta Mariño taldeetan hazitakoa da, Osasunarekin sinatu aurretik. Lehen Mailara Alavesekin igo zen, 2021. urtean.

"Oso pozik nago talde handi honetara etortzeagatik. Athleticen gauzak oso ondo egiten dituzte eta aldaketei jokalari gazteekin aurre egiten jakin dute. Entrenatzailearen konfiantza irabazi nahi dut ahalik eta gehien jokatu ahal izateko", esan du jokalariak Athleticek zabaldutako adierazpenetan.

Itxaso Uriarteren berritzea

Facilaren fitxaketaz gain, Itxaso Uriartek bere kontratua urtebete luzatu duela iragarri du talde bilbotarrak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena