20:51

Athletic club

KLUBA UTZIKO DU

Blas Ziarretak ez du Athleticen jarraituko ekainetik aurrera

EITB MEDIA

Bi hamarkadatan zehar ardura postuak izan ditu Lezaman. Lehendik, bi denboraldiz zuzendu zuen Bilbao Athletic Bigarren Mailan.

  • Blas Ziarreta. Argazkia: Athletic Club

    Blas Ziarreta. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Blas Ziarretak ez du Athleticen jarraituko ekainaren 30etik aurrera, talde bizkaitarrak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Ziarretak bi denboraldiz zuzendu zuen Bilbao Athletic Bigarren Mailan, 1991 eta 1993 bitartean.

Aurretik, Sestao River (hiru etapatan), Erandio eta Lemoa entrenatu zituen. Ondoren, Gasteizko Aurrera, Burgos, Gernika, Badajoz eta Eibar taldeetan aritu zen, eta talde armagina 174 partidetan zuzendu zuen futbol profesionalean.

2004an, Ziarretak entrenatzaile postua utzi zuen eta Lezaman sartu zen, Hitzartutako Kluben Arteko Harremanak koordinatzeko.

Lau urte geroago, lan horrekin batera, jokalariak erakarri eta fidelizatzeari ekin zion Athleticeko idazkari tekniko gisa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena