Athletic club
Taldea utziko du
EITB MEDIA
Portugaleteko hegaleko atzelariak, 2022ko uztailean, bi denboraldirako kontratua sinatu zuen, baina Athleticek aukera zuen bakarrera murrizteko. Guztira, bost denboraldi eman ditu Athleticen, eta 112 partida ofizial jokatu.
Ander Capa, San Mamesen, 2020-21 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.
Ander Capak ez du Athleticen jarraituko, Bilboko klubak asteartean baieztatu duenez. Portugaleteko hegaleko atzelariak, bi denboraldirako kontratua sinatu zuen 2022ko uztailean Athleticekin, baina Bizkaiko klubak aukera zuen denboraldi bakarrera murrizteko, eta aukera hori baliatzea erabaki du. Guztira, bost denboraldi eman ditu talde zuri-gorrian, eta 112 partida ofizial jokatu ditu.
Bizkaitarra 2018an iritsi zen Athleticera, Eibar taldetik, eta Gaizka Garitanok eta Marcelinok maiz zelairatu zuten 2018-19, 2019-20 eta 2020-21 denboraldietan. 2018-19 denboraldiaren hasieran, Eduardo Berizzorekin, ez zuen hainbeste jokatu; 2021-22 eta 2022-23 denboraldietan, berriz, Marcelinok eta Ernesto Valverdek ez dute ia erabili.
Azken orduetan, Athleticek ofizial egin du lau jokalari irtengo direla klubetik: Iñigo Martinez, Ander Iru, Oier Zarraga eta Ander Capa.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa