Athletic club
BERRITZEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Busturiakoa 2018-2019an hasi zen kadete gisa, eta abenduaren 3an egin zuen debuta lehen taldearekin, Madril CFF taldearen aurka.
Maite Zubieta. Argazkia: Athletic Club
Albisteak (2)
Athleticek eta Maite Zubietak akordioa erdietsi dute 19 urteko futbolariaren kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte, talde zuri-gorriak jakitera eman duenez.
Erdilari busturiarra 2018-2019ko denboraldian iritsi zen Lezamara kadete mailan jokatzeko, eta denboraldi honetan jokatu ditu lehen minutuak talde nagusiarekin. Datorren denboraldian lehen taldearen dinamikan sartuko da osotasunean.
Denboraldi honetan 14 partida jokatu ditu 1. RFEF mailan. F Ligari dagokionez, joan zen abenduaren 3an debutatu zuen Iraia Iturregiren aginduetara, Madril CFFren aurka. Guztira, 16 neurketatan lehiatu da talde nagusiarekin ligan, baita Kopako beste bitan ere.
Akordioa sinatzeko Ibaigane jauregian egindako ekitaldian, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta emakumezkoen taldeen kirol zuzendaria izan ditu lagun Zubietak. Jokalariak adierazi duenez, "Athletic Clubeko lehen taldean jokatzea eta Lehen Mailan debuta egitea beti izan da nire ametsa".
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa