21:06

Athletic club

Santander Liga

Elxek luzapenean sartutako gol batek Europatik urrundu du Athletic (0-1)

I. G. | EITB MEDIA

Lehoiak aurkaria baino gehiago izan dira, eta etengabe sortu dituzte gol aukerak, baina Boyek luzapenean sartutako gol batek porrota eragin die, eta Athletici oso zail jarri zaio Europarako sailkatzea.

  • Guruzeta, korner batean

    Guruzeta, korner batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Elxen aurka galdu du (0-1) igande honetan San Mamesen jokatu den Santander Ligako azken-aurreko jardunaldian. Lehoiak aurkaria baino gehiago izan dira, eta etengabe sortu dituzte gol aukerak, baina Boyek luzapenean sartutako gol batek porrota eragin die, eta Athletici oso zail jarri zaio Europarako sailkatzea.

Athletic Club – Elx partidako laburpena

Bilbotarrek ez zuten euren esku Europako postuetarako hautagai izaten jarraitzea, baina garaipena nahitaezkoa zuten, horrekin amets egiten jarraitzeko.

Lehoiak sakatzen hasi dira lehen minutuetatik, eta Elxek bere zelaian defendatzea erabaki du. Horrela, Bilboko taldea baloiaren jabe egin da, eta nahi izan duen erritmoa ezarri du.

Laster iritsi da etxekoen lehen aukera. Berenguerrek ezkerretik erdiratu du, eta atezainak kale egin du irteeran, aldaratze txarra eginda. Iñaki Williamsek baloia jaso, eta ate barrura jaurti du, atezainik gabe, baina Clercek gola eragotzi du.

Guruzetak izan du hurrengo aukera argia, Iñakiren jokaldi bikain baten ostean. 9ak jaurtzeko aukera izan du, baina nahiago izan du taldekideari utzi, eta jaurtiketak defentsarekin topo egin du berriro.

Pedro Vigasek sortu du bisitarien lehen aukera, Unai Simonek bikain gelditu duen burukada batekin, eta, jarraian, Morentek zutoinera bota du baloia, San Mames osoari sustoa emanez.

Iñaki Williamsek, Muniainek eta Berenguerrek markagailua irekitzeko aukera izan dute hurrengo minutuetan. Athletic geldiezin aritu da aurkariaren arean etengabe erasoan, baina azken metroetan asmatzea falta izan zaie.

Zortea ez da Athleticen alde egon golari begira, eta, aukera oso argiak izan arren, golik gabe joan dira aldageletara (0-0).

Yuri Berchichek izan du bigarren zatiko lehen abagunea, kornerretik. Buruz ondo jo du, baina baloia kanpora joan da, zutoinetik oso hurbil.

70. minutuan, Athleticek partidako aukerarik argiena huts egin du, Edgar Badiak geldiketa hirukoitza egin baitu. Berenguerrek ezkerretik probatu du, Iñaki Williamsek eskuinetik ondoren, eta, azkenik, dena alde zuela, Raul Garciak ezin izan du atezaina gainditu.

Gainera, luzapenean, Elxek Athleticen despiste bat aprobetxatu du areara hurbiltzeko, eta porrota ekarri duen gola egin du. Horrela, Athletici asko zaildu zaizkio Europan jokatzeko aukerak.

Fitxa teknikoa

0 - Athletic: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Paredes, Yuri; Vesga, Sancet (Zarraga, 60. min); Iñaki Williams, Muniain (Raul Garcia, 60. min), Berenguer; eta Guruzeta (Adu Ares, 73. min).

1 - Elche: Edgar Badia; Josan, Magallan, Bigas (Enzo Roco, 29. min), Clerc; Morente, Gumbau, John, Lautaro Blanco (Pere Milla, 71. min); Fidel (Raul Guti, 78. min) eta Nteka (Lucas Boye, 78. min).

Gola: 0-1, 92. min: Lucas Boye.

Epailea: Valentin Pizarro Gomez. Txartel horia atera die Yuriri eta Clerci.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena