Athletic club
KONTRATU BERRITZEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Talde zuri-gorriak azken asteetan berritu duen zazpigarren kontratua da.
Paula Arana, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin batera. Argazkia: Athletic Club
Athletic Clubek Paula Arana aurrelariaren kontratua bi denboraldiz luzatu duela iragarri du; hartara, 2025eko ekainaren 30era arte jarraituko du jokalari gasteiztarrak talde zuri-gorrian.
Bilboko klubak azken asteetan itxi duen zazpigarren kontratu-berritzea da. Hala, Aranaren aurretik, Nerea Nevadok (2025), Clara Pinedok (2026), Bibiane Schulzek (2025), Ane Azkonak (2026), Mariana Cerrok (2025) eta Naroa Uriartek (2025) ere luzatu dute Athleticekin zuten lotura.
Jokalari gasteiztarra 17 urtez azpiko munduko txapeldun izan zen Uruguain Espainiako selekzioarekin, Nerea Nevado eta Naroa Uriarte taldekideekin batera, eta 2018-2019 denboraldian iritsi zen Lezamara Aurrera de Vitoria taldetik, bigarren taldean aritzeko. 2020-2021 denboraldian debutatu zuen talde nagusiarekin, eta dagoeneko 63 partida jokatu eta 4 gol egin ditu.
"Asko ikasi dut, baina oraindik asko dut hobetzeko. Athletic familia bat da, eta bertan izan arte ez dakizu zer den hemen egotea. Ez dago leku hoberik. Denboraldia ondo amaitzea eta epe laburrean taldea are lehiakorragoa izatea espero dut", azaldu du Aranak Bilboko klubak zabaldutako adierazpenetan.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa