Athletic club
LESIOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticeko kapitaina taldetik kanpo aritu da asteazkeneko entrenamenduan, ezker soleoko giharretako lesio batengatik.
Iker Muniain. Argazkia: EFE
Iker Muniain Athleticeko erdilaria baja izango da ziurrenik larunbat honetan, Almerian, "ezker soleoko giharretako lesio batengatik", klubak asteazken honetan zabaldu duenez.
Mediku txosten horren arabera, "egin beharreko probak egin ondoren", Muniani "ezker soleoko giharretako lesio bat" baieztatu diote. Horregatik, "taldetik kanpo entrenatzen aritu da Lezamako instalazioen barruan", taldea larunbateko neurketa prestatzeko egin duen lehen entrenamenduan.
Baja baieztatuz gero, Muniainena Athleticek Almerian izango lukeen laugarrena litzateke; izan ere, Dani Garcia zigortuta dago (denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi zuen Realak San Mamesen jokatu zuen euskal derbian), eta Iñigo Lekuek eta Jon Morcillok bajan jarraitzen dute.
Dena den, Munianen eta Lekueren bilakaera astean zehar ikusi beharko da, ostegun eta ostiral goizean Lezaman partida prestatzeko egingo dituzten bi lan-saioetan.
Aitzitik, Valverdek Oscar de Marcos berreskuratuko du larunbaterako, Realaren aurka zigortuta egon baitzen txartel pilaketagatik.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa