16:53

Athletic club

Merkatua

Iago Herrerin atezaina fitxatu du Athleticek

Erredakzioa

Hala ere, datorren denboraldian Numantzian utzita jokatuko du atezainak. 24 urteko atezaina 2013ko urtarrilean berreskuratu ahal izango du talde zuri-gorriak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Iago Herrerin atezaina datozen hurrengo bi denboraldietarako fitxatu duela baieztatu du Athleticek. Jokalaria Atletico Madrilen bigarren taldetik ekarri du talde zuri-gorriak, baina datorren denboraldian Soriako Numantzian jokatuko du utzita, Bigarren Mailan.

Horrela, datorren denboraldian Numantzian utzita jokatuko du atezainak. 24 urteko atezaina 2013ko urtarrilean berreskuratu ahal izango du talde zuri-gorriak.

Herrerin (Bilbo, 1988) Athleticera itzuliko da, 2005ean Lezamako harrobian sartu eta gero. Baskonian denboraldi bat (2006-2007) eman zuen atezainak eta hurrengo urtean Barakaldon utzita jokatu zuen. Ondoren Lezamara itzuli zen hiru denboralditan Bilbao Athleticeko atezaina izateko.

201oeko udan, Joaquin Caparros orduko entrenatzaileak Raul Fernandezen aldeko apustua egin zuen lehen taldeko bigarren atezaina izateko, eta Herrerinek kontratua berritzeko proposamena baztertu zuen. Atletico Madrilen harrobira alde egin zuen eta azken bi urteetan bertan jokatu du.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena