13:47

Athletic club

BI URTE GEHIAGO

Bibiane Schulze erdiko atzelariak 2025era arte berritu du Athleticen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2019-2020 denboraldian iritsi zen Bilbora Alemaniako FFC Frankfurt taldetik, eta aurtengo denboraldian postu finkoa izan ohi du Iraia Iturregiren hamaikakoan.

  • Bibiane Schulze eta Jon Uruarte, Athleticeko presidentea

    Bibiane Schulze eta Jon Uruarte, Athleticeko presidentea. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubek eta Bibiane Schulze 24 urteko jokalariak euren arteko lotura beste bi denboraldiz luzatzeko akordioa itxi dute, Bilboko klubak jakinarazi duenez. Hala, ezkerreko erdiko atzelariak 2025eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du bilbotarrekin.

Bad Sodeneko (Alemania) jokalaria 2019-2020 denboraldian iritsi zen Athleticera FFC Frankfurt taldetik. Hasiera batean, bigarren taldean aritu zen, baina goraka egin du ordutik, lehen taldean finkatu arte. 2020ko urriaren 11n egin zuen debuta, Angel Villacamparen aginduetara, Sevillaren aurkako partida batean.

Denboraldi horretan, Patxo Belausteguigoitia Athleticeko jokalari ohiaren birbiloba denak bigarren taldearekin zein lehen taldearekin jardun zuen, eta hurrengo denboraldian Valentzia taldean egon zen utzita, Lehen Mailan.

Iragan udan, Iraia Iturregik zuzentzen duen taldean lekua zuela frogatu zuen denboraldiaurrean, eta dagoeneko 17 partida jokatu ditu ligan, denak titular gisa, eta 1.500 minutu. Kopako partida batean ere aritu da.

"Oso pozik nago eta ilusio handia egiten dit hemen jarraitzeak. Ditugun baldintzak bakarrak direla uste dut. Lezaman entrenatzea luxua da, dena daukagula uste baitut", azaldu du jokalariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena