15:33

Athletic club

Santander Liga

Bere atean sartutako bi golek Athleticen porrota eragin dute Gironaren aurka (2-3)

I. G. | EITB MEDIA

Yuri Berchiche eta Raul Garciaren golek ezin izan dute Bilboko taldeak bere atean sartutako bi golei aurre egin.

  • Vesga baloi bat errematatzen

    Vesga baloi bat errematatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek porrot mingarria jaso du Gironaren aurka (2-3) San Mamesen, Yuri Berchicheren eta Raul Garciaren golek ezin izan baitiete aurre egin talde bilbotarrak bere atean sartutako bi golei.

Athletic - Girona partidako laburpena

Partida modu okerrenean hasi da etxekoentzat. Baloia mugitzen hasi orduko, 4. minutuan, Gironak markagailua ireki du Aleix Garciaren eskutik. Eskuin hegaletik Tsyhankovek erraz egin dio ihes Yuri Berchicheri eta ondoren bere taldekideari eman dio baloia. Honek baloia bigarren zutoinean jarri du, Unai Simonen eskuetatik urrun (0-1).

Kolpe goiztiarrak Athletic esnatzeko eta beste martxa bat sartzeko balio izan du, markagailua iraultzen saiatzeko. Lehoiak Iñaki Williamsen abiadura aprobetxatzen eta erdiraketak bilatzen saiatu dira, aurkariaren defentsa estutuz. Hala ere, aukerarik arriskutsuenak Gironarenak izaten jarraitzen dute.

Baloia areatik ateratzen saiatu da Vesga, baina pasea Castellanosek geldiarazi du eta ia bigarren gola egin du. Hala ere, atezain euskalduna argi ibili da gola ekiditeko, kornerrera bidaliz.

Eta korner batetik iritsi da bisitarien bigarren gola. Castellanosek buruz errematatu du korner jaurtiketa, baina, zorte txarrarekin, baloiak De Marcosen aurka jo du, baloia bere atean sartuz (0-2).

Kornerra izan da berriro protagonista Iñaki Williamsek sartu duen golean, baina gola baliogabetu egin dute jokoz kanpo zegoelako.

35. minutuan iritsi da saria Athleticentzat. Ezker hegalean egindako jokaldi on baten ondorioz, Muniainek Yuriri atzera eman dio pasea, albokoak urrunetik baloi satsu bat gurutzatu eta bere taldearentzat lehenengoa egin zezan (1-2).

Baina atsedenaldira joan aurretik, zorte txarra nagusitu da berriro Athleticekin. Gironaren falta bat Yerayk pixka bat orraztu du, eta baloiak Vesga jo du, bere atean gola sartuz (1-3).

Bigarren zatia nahi eta ezin aritu da bilbotar taldea, baina Raul Garciaren golak deskontura arte berdinketa bilatzen saiatzera animatu du Athletic (2-3).

Ez da golik iritsi zuri-gorrientzat, eta Athletic igande honetako zauriak sandatu nahian joango da Iruñera, Osasunaren aurka Kopako finalerdietako joaneko partida jokatzeko.

Nico Williams, azken orduko baja belauneko bihurrituagatik

Nico Williams Athleticeko jokalari internazionala azken orduko baja izan da San Mamesen lesionatuta dagoelako.

Williams anaietako gazteenak "bihurritu egin zuen eskuin belauneko lotailua atzoko entrenamenduan", klubak jakitera eman duenez.

Horrela, Nico "bilakaeraren zain" geratu da hurrengo partidetara begira, lehena asteazken honetan Sadarren, Osasunaren aurkako Errege Kopako finalerdietako joaneko partida.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena