Athletic club
Athleticeko jokalaria
EITB MEDIA
Erdilaria Paris Saint-Germain taldeak utzita bueltatu zen Bilbora denboraldi hasieran, eta klub zuri-gorriak Herrera jabetzan izateko aukera gauzatu du orain; ondorioz, futbolaria Athleticekoa da.
Albisteak (1)
Athleticek Ander Herrera jabetzan hartzeko aukera gauzatu du, 2024ko ekainaren 30era arte, Bilboko klubak asteazkenean iragarri duenez.
Erdilaria Paris Saint-Germain taldeak utzita bueltatu zen Bilbora denboraldiaren hasieran, eta klub zuri-gorriak Herrera jabetzan hartzeko aukera aktibatu du orain; ondorioz, futbolaria Athleticekoa da.
Ander Herrera (33 urte) bigarren aldiz dago Athleticen; aurretik, 2011 eta 2014 bitartean, 128 partida jokatu zituen Bilboko taldearekin, eta, 2012an, Europako Ligako eta Kopako txapeldunordea izan zen.
2014ko udan, Manchester United taldeak fitxatu zuen, etete klausula (36 milioi eurokoa) ordainduta. 2019an, Paris Saint-Germainera joan zen, eta hiru denboraldi eman zituen bertan.
Denboraldi honetan, arazo fisiko batzuk izan ditu, eta ezin izan du asko jokatu, orain arte; guztira, Ligako zortzi partidatan zelairatu du Ernesto Valverdek, eta 308 minutu jokatu ditu.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa