18:19

Athletic club

2016ko apiriletik

Iñaki Williamsen errekorra Ligan jarraian jokatutako 251 jardunalditan geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athletic Clubeko jokalaria ez dute Celtaren aurkako partidarako deitu, min hartuta baitago. Ez du Ligako partidarik galdu 2016ko apiriletik.

  • Iñaki Williams

    Iñaki Williams. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Williamsek Lehen Mailan jarraian jokatutako partiden errekorra 251ean geratu da, Athleticeko aurrelaria ez baitute deitu Celtaren aurka Balaidosen jokatuko duten partidarako.

Williamsek belauneko arazoak zituen Qatarko Munduko Txapelketan parte hartu zuenetik, eta jota amaitu zuen joan den ostegunean Mestallan Valentziaren aurka jokatu zuen partida, Errege Kopako final-laurdenetako norgehiagoka.

2016ko apirilaren 20an, Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatutako partida batean, hasi zuen Iñaki Williamsek Liga txapelketaren historian inoiz ikusi ez den eta 2023ko urtarrilaren 29ra arte mantendu den etengabeko agerraldi sorta.

Williams da zerrenda historiko horretako liderra 2021eko urriaren 1etik, Juan Antonio Larrañaga Realeko futbolari ohiak 1986-1987 eta 1991-1992 denboraldietan jokatutako 202 partidak gainditu zituenetik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena