23:26

Athletic club

Santander Liga

Athleticek Iraolaren Rayo Vallecano garaitu du San Mamesen (3-2)

I. G. | EITB Media

Williams anaien golek, Iñakiren bat eta Nikoren beste bat, eta Sanceten hirugarren batek garaipena eman diote talde bilbotarrari, partida hasi eta berehala jasotako gol bati buelta eman behar izan dionak.

  • Athleticeko jokalariak Iñaki Williamsen gola ospatzen

    Athleticeko jokalariak Iñaki Williamsen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 3-2 irabazi dio Rayo Vallecanori San Mamesen eta Txapeldunen Ligan 'lo' egiteko aukera ematen dioten hiru puntu lortu ditu, Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik, igandean Ligako seigarren jardunaldia bukatzearen zain.

Athletic - Rayo Vallecano partidaren laburpena (3-2)

Williams anaiak, Iñaki eta Nico, nabarmenenak izan dira San Mamesen. Anaia zaharrenak, Iñakik, Rayoren gol goiztiarra berdindu du, eta Nikok, txikiak, antzeko beste jokaldi batean, 3-1ekoa itxi du. Bien artean, Oihan Sancetek 2-1ekoa lortu du, Iker Muniainek bi aldiz barkatu ondoren. Radamel Falcaok emozioa eman du partidaren amaieran 3-2koa sartuz.

Hori guztia Ernesto Valverde maisuaren eta Andoni Iraola ikaslearen arteko dueluan aurreikusten zen partida handiaren barruan.

Rayok hobeto ekin dio partidari, 0-1ekoarekin.

Azkar erantzun du Athleticek, 8. minuturako berdindu baitu markagailua. Baina Iñigo jokaldiaren hasieran jokoz kanpo zegoen eta gola bertan behera geratu da.

Athleticek ez du etsi, Williamsek motorrak berotu dituzte eta norgehiagokak bisitariak harrapatu ditu. Hala, lehen gola sartu du anai zaharrenak, Dani Garciak defentsaren bizkarrera egindako pase on baten laguntzaz.

1-1ekoarekin partida hartu-eman bat bihurtu da, eta Athleticen alde egin du horrek, Muniain, Berenguer eta Sanceten arteko triangulazio batean iritsi baita bigarren gola. Erdilari gazteak bakar-bakarrik errematatu du penalti-puntuan.

Defentsaren bizkarreko beste baloi batean, Yerayk Nikoren lasterketa ikusi du, eta Williamseko gazteenak 3-1ekoa jarri du.

Aurretik, 1-2koa lortu dute bisitariek Camelloren golarekin, jokoz kanpo argi batean; eta, ondoren, 4-1ekoa, Iñakiren golarekin, Sanceten paseari esker, jokoz kanpo estu batek baliorik gabe utzita.

Etxekoen laugarren gola ez da iritsi eta azken txanparako gauzak askoz parekatuagoak utzi ditu bisitariak egin duen bigarren golak.

Athleticen eta Katedralaren beste ezagun zahar bat, Radamel Falcao, izan da berriro golegilea, Iñigo Martinezi erdiraketa batean aurrea hartuta.

Fitxa teknikoa

3 - Athletic: Unai Simon; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Lekue; Dani Garcia, Sancet (Herrera, 65. min), Muniain (Zarraga, 79. min), Nico Williams (Morcillo, 79. min), Berenguer (Paredes, 90. min) eta Iñaki Williams (Raul Garcia, 90. min).

2 - Rayo Vallecano: Dimitrievski; Balliu, Catena, Lejeune (Mumin, 79. min), Fran Garcia; Comesaña (Unai Lopez, 69. min), Oscar Valentín (Pathe Ciss, 46. min); Isi Palazon, Trejo (Bebe, 90. min), Alvaro; eta Camello (Falcao 79. min).

Golak: 0-1, 14. min: Trejo. 1-1, 14. min: Iñaki Williams. 2-1, 28. min. Sancet. 3-1, 33. min: Nico Williams. 3-2, 80. min: Falcao.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia atera die Dani García (45. min) Oscar Valentin (21. min) eta Pathe Ciss (67. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena