18:24

Athletic club

500

Muniain, 500 partida Athleticekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aurretik, Jose Angel Iribarrek (614), Txetxu Rojok (541), Joseba Etxeberriak (514), Andoni Iraolak (510) eta Markel Susaetak (507) soilik lortu zuten kopuru hori.

  • Muniain Iñigo Cabacas Herri Harmailak eskainitako omenaldiaren ostean.

    Muniain Iñigo Cabacas Herri Harmailak eskainitako omenaldiaren ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Muniainek hasieratik jokatu zuen astelehen honetan Mallorcaren aurka San Mamesen. Hala, Athletic Clubekin 500 partida ofizial jokatu dituen seigarren jokalaria bihurtu da.

Talde zuri-gorriko kapitainak baino lehen, Jose Angel Iribarrek (614), Txetxu Rojok (541), Joseba Etxeberriak (514), Andoni Iraolak (510) eta Markel Susaetak (507) bakarrik lortu zuten zenbaki hori.

Muniainek 29 urte ditu, 2009ko uztailaren 30ean egin zuen debuta lehen talde zuri-gorriarekin, Young Boysen aurkako Europa Ligako partida batean, eta orduan, elastiko zuri-gorriarekin debuta egin zuen futbolaririk gazteena izan zen, 16 urte, 7 hilabete eta 11 egun zituela.

12 urterekin Txantreatik iritsi zenetik (2005) Lezaman hezia, Muniainek, 14 denboraldi eman ditu lehen taldean eta Ligako 385 partida, Kopako 50, Europako lehiaketetako 61 (Txapeldunen Ligako 7 eta Europa Ligako 54) eta Superkopako 4 partida (71 gol sartu ditu) pilatu ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena