Athletic club
KONTRATU BERRIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bi urteko kontratua sinatu du, horietako bigarrena "helburu batzuk" lortzeari lotuta egongo dena.
Ander Capa (ezkerrean) Jon Uriarte (eskuinean) Athleticeko presidentearekin. Argazkia: Athletic Club
Albisteak (6)
Athleticek eta Ander Capak ekainaren 30ean amaitu zen kontratuari "jarraipena" emango dion hitzarmen berri bat sinatu dute. Bi urteko iraupena izango du, "baina klubak aukera izango du" azken urtea bertan behera uzteko jokalariak "helburu batzuk bete ez baditu" 2022-2023 denboraldian.
Akordioaren berri emateko Bilboko klubak plazaratu duen oharrean, Athleticek argitzen du, Jon Uriarte buru duen Zuzendaritza Batzorde berriaren "lan ildotik", Portugaleteko jokalariak "Athletic Clubek proposatutako planteamendu ekonomikoa" onartu duela, aldagai batzuen araberakoa dena.
Hartara, sinatutako kontratuko bigarren urtea "banakako helburuak eta taldeko emaitzak betetzeari lotuta" egongo da.
Portugaleteko atzelaria (30 urte) 2018ko udan heldu zen Athleticera Eibartik, eta, azken 4 sasoietan, 105 partida ofizial jokatu ditu.
Hala ere, azken denboraldia ia hutsean pasatu zuen. Izan ere, Marcelino Garcia Toralek ez zuen aintzakotzat hartu eta azken-bigarren jardunaldiko amaierako zazpi minutuak soilik jokatu zituen San Mamesen, Osasunaren aurka. Hori gutxi balitz, zuzendaritza ezberdinekin izandako elkarrizketek (Elizegirena eta Uriarterena) ez zuten emaitza onik izan, eta bazirudien jokalariaren eta klubaren arteko lotura iragan ekainean amaituko zela. Azkenean, baina, akordioa gauzatu egin da.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa