Athletic club
Santander Liga
EITB Media
Klubak ez du baliatu Iñigo Cordobaren kontratua automatikoki 2025era arte luzatzeko zuen aukera.
Iñigo Cordoba (Athletic Club), 2019-2020 denboraldiko Vila-realen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Iñigo Cordobak ez du Athleticen jarraituko, klubak ostegun honetan (uztailak 7) jakinarazi duenez. Athleticek erabaki du ez baliatzea jokalariaren kontratua automatikoki 2025era arte luzatzeko zuen aukera.
Cordoba haurren mailan iritsi zen Lezamara eta lau denboraldiz izan da lehen taldeko jokalaria. Guztira, bi gol sartu ditu. Azken denboraldietan utzita jokatu du beste talde batzuetan; 2020-2021 denboraldiko neguko merkatuan Alavesera joan zen, eta 2021-2022 denboraldia Herbehereetako Go Ahead Eagles taldean jokatu zuen.
Athleticekin 2021eko Espainiako Superkopa irabazi zuen Cordobak. Athleticek eskerrak eman dizkio jokalariari Athleticentzat egin duen lanarengatik, eta onena opatu dio etorkizunerako.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa