18:52

Athletic club

Ofiziala

Gorka Guruzeta Athleticera bueltatuko da

EITB MEDIA

Zornotzako taldean egondako aurrelariak bi urteko kontratua sinatuko du zurigorriekin, 2024ra arte. Horrekin batera, aldagai batzuen arabera hirugarren urte batera kontratua luzatzeko aukera izango du donostiarrak.

  • Gorka Guruzeta. Artxiboko irudia.

    Gorka Guruzeta. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Guruzetak hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatuko du Athleticekin, 2024ra arte. Horrekin batera, aldagai batzuen arabera hirugarren urte bat gehitzeko aukera izango du donostiarrak. Aurrelariak bi denboraldi eman ditu Lezamatik kanpo, azkenengoa SD Amorebieta taldean.

Talde zurigorrira bueltatu den aurrelariak 9 partida jokatu zituen Bilboko taldearekin eta gol bakarra lortu zuen, 2018-19ko Sevillaren aurkako Kopa kanporaketan.

Zornotzako taldean, aldiz, 13 gol lortu ditu Smartbank Ligan.

Hurrengo egunetan izango da aurkezpen ofiziala Lezamako instalazioetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena