Athletic club
Europa Ligako finala
Erredakzioa
Hain zuzen ere, 23 Bilbotik abiatuko dira, eta 15 Gasteiztik.
Athletic astelehenean joan zen Bukarestera. EFE
Hogeita hamazortzi hegaldi abiatuko dira gaur Bilbotik eta Gasteiztik Bukarestera, Athletic Cluben zaleak Europa Ligako finalera eramateko.
Hain zuzen ere, Bizkaiko hiriburutik 23 hegaldi abiatuko dira, 05:00etatik eguerdira; eta Gasteiztik 15, goizaldeko ordu batean hasita, AENAk jakinarazi duenez.
Atzo bederatzi hegaldi abiatu ziren Bilbotik. Talde zuri-gorria astelehenean joan zen, 500 zalerekin eta 39 kazetarirekin.
AENAren esanetan, zale gehienak charter hegaldietan joango dira, baina batzuek hegaldi arruntetan ere egingo dute.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa