Athletic club
Santander Liga
EITB Media
Iago Aspasek eta Fran Beltranek lehen zatian egin dituzte galiziarren golak.
Albisteak (2)
Santander Ligako 32. jardunaldiko partida jokatu dute San Mameseko futbol-zelaian Athletic Clubek eta Celtak. Bizkaitarrek oso neurketa grisa egin dute eta galiziarrek merezimendu osoz lortu dute garaipena (0-2).
Marcelino Garcia Toralek Alex Petxarroman eta Oihan Sancet jarri ditu Athleticeko hasierako hamaikakoan eta Celtan Eduardo 'Chacho' Coudet entrenatzaileak Santi Mina aurrelaria Iago Aspasen ondoan jarri du.
Talde zuri-gorria gogotsu atera hiru puntuen bila, zelai erdian presio altua egin eta azkar atera erasora, baina Celta sendo eta serio atera da berdegunera eta izan duten lehen abagunean gola egin dute; Iago Aspasek 11. minutuan 0-1ekoa egin du.
Erantzuna aurki heldu da. 13. minutuan areaz kanpotik jaurtiketa bortitza egin du Berenguerrek, baina Diturok bi eskuekin aldaratu du baloia. Zazpi minutu geroago korner jaurtiketan Sancetek bere aukera izan du berdinketa egiteko.
Galiziarrek bigarrena egiteko aukera izan dute, baina Brais Mendezek ez du asmatu 30. minutuan talde zuri-gorriko defentsaren hutsean.
Eta 36. minutuan gol ikusgarria ikusi da San Mamesen, Fran Beltranek areaz kanpotik jaurti eta baloia efektu arraroa egin eta gero sare barrura joan da (0-2). Lehen zati oso eskasa egin du Athleticek.
Atsedenaldian Marcelinok hiru aldaketa egin ditu, Villalibre, Zarraga eta Nico Williams berdegunera atera dira eta Iñaki Williams, Vesga eta Sancet, aldagelera.
Halere gauzak ez dira asko aldatu, talde zuri-gorria ez da Dituroren atera arriskuarekin hurbildu eta Celtak bere partida egin du hiru puntuak lortzeko.
Nabarmentzekoa da Asier Villalibrek minduta utzi behar izan duela partida berdegunean 24 minutu eman eta gero.
Neurketan ez da ezer gertatu hortik aurrera eta zuri-gorriek merezitako porrota jaso dute etxean.
FITXA TEKNIKOA
Athletic: Unai Simon; Petxarroman, Vivian, Yeray, Yuri; Berenguer, Vencedor, Vesga (46' Zarraga) Muniain (68' Raul Garcia); Sancet (46' Nico Williams) eta Iñaki Williams (46' Villalibre, 70' Nico Serrano).
Celta: Dituro; Kevin Vazquez (70' Tapia), Aidoo (91' Dominguez), Araujo, Javi Galan; Beltran; Brais Mendez, Denis Suarez (88' Solari), Cervi (70' Murillo); Aspas eta Mina (70' Nolito).
Epailea: Hernandez Hernandez
Futbol-zelaia: San Mames
Golak:
0-1, Iago Aspas (11')
0-2, Fran Beltran (38')
Beltranen gola
Yeray eta Simon defentsa lanetan
Berenguer eta Galan
Aspas eta Yeray
Yuri Berchiche
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa