11:50

Athletic club

Europa League

Bukaresten ez dela sarrerarik salgai jarriko baieztatu du UEFAk

Erredakzioa

Ohar ofizial bat bidali die Athletici eta Atletico Madrili albistea berresteko. Errumaniako hiriburuan sarrera erosteko asmoz dauden zaleei ez bidaiatzeko aholkua ere eman diete.

  • Athleticeko zaleek zail izango dute Bukaresten sarrera bat erostea. Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleek zail izango dute Bukaresten sarrera bat erostea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europa Ligako sarreren inguruan zurrumurru ugari izan dira azken egunotan. Komunikabide batzuek esan zutenez, 20.000 sarrera soberan zeuden eta Bukaresten jarriko zituzten salgai. Bada, UEFAk zurrumurruok ukatu ditu eta Errumaniako hiriburuan sarrerarik salduko ez dutela jakinarazi die finalistei, Atletico Madrili eta eta Athletici ohar ofizial baten bitartez.

UEFAk mezu hau helarazi die taldeei, idatzi ofizialean: "UEFA Europa Ligako finalaren aurretik Bukaresten sarrerarik salduko ez dela jakinarazi nahi die UEFAk lehian egongo diren bi klubei. Sarrera guztiak aldez aurretik saldu dira eta bertan sarrerak erosteko azmoz Bukarestera ez bidaiatzeko aholkatu nahi diegu zaleei".




Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena