Athletic club
Ofiziala
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ezarritako egutegiaren arabera, alegazioak aurkezteko epea apirilaren 8tik 26ra izango da, eta batzarrean bozkatuko den behin betiko testua maiatzaren 13an aurkeztuko da.
Athleticeko ezohiko batzar nagusia. Argazkia: Efe.
Athleticek maiatzaren 23an egingo du estatutu berriak onartzeko egingo duen Ezohiko Batzar Nagusia, klubak berak ostiralean bertan konfirmatutakoaren arabera.
Herri harmaila sortzea onartu zen batzarrean Aitor Elizegi presidenteak konfirmatu bezala, gaurtik aurrera, bazkideek eskuragai dute Athleticen webgunean Estatutuak Aldatzeko Batzordeak "abenduan aurkeztutako aurreproiektuari egindako ekarpenekin eguneratutako" testua.
Batzorde hori Ana Urquijok, Aner Uriartek, Gorka Cubesek, Josu Artetak eta Elizegi presidenteak osatzen dute.
Ezarritako egutegiaren arabera, alegazioak aurkezteko epea apirilaren 8tik 26ra izango da, eta maiatzaren 23ko batzarrean bozkatuko den behin betiko testua maiatzaren 13an aurkeztuko da.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa