18:09

Athletic club

21 urtez azpiko Eurokopa

Sancetek ez du Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatuko

EITB MEDIA

Athleticeko jokalaria ez da selekzio espainiarraren kontzentrazioan egongo pubisean mina duelako. Talde zuri-gorriak ez du osasun-txostenik argitaratu.

  • Sancet Osasunaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Sancet Osasunaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oihan Sancet ez da 21 urtez azpiko Espainiako selekzioaren kontzentraziora joango pubisean izandako ondoezarengatik, nahiz eta Athletic Clubek ez duen osasun-txostenik zabaldu. Antonio Blanco Real Madril B taldeko erdilariak ordezkatuko du jokalari zuri-gorria.

Sancetek taldekide duen Nico Williams ere ez da Espainiarekin jokatzeko moduan egongo, min hartuta baitago. Unai Vencedor, ordea, Luis de la Fuente hautatzailearen esanetara egongo da. De La Fuentek Juen Lobete Realeko jokalaria deitu du Williamsen hutsunea betetzeko.

Lituaniaren eta Eslovakiaren aurka jokatuko du Espainiak, martxoaren 25ean eta 29an, hurrenez hurren. 2023ko Eurokoparako sailkapen faseko partidak izango dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena