Athletic club
Aintzatespena
Agentziak | EITB MEDIA
"Zaleak zelaietara itzultzearekin, sariak San Mamesen banatzeko ohitura berreskuratuko dugu", iragarri du klub bilbotarrak.
Bochini eta Zietz, 2022ko 'One Club Man' eta 'One Club Woman'. Iturria: Athletic Club.
Athleticek Ricardo Enrique Bochini argentinarra eta Jennifer Zietz alemaniarra 'One Club Man' eta 'One Club Woman' sariekin saritu ditu, Independiente eta FCC Turbine Postdam taldeetan egindako ibilbideengatik.
Bochini argentinarrak 20 denboraldi egin zituen Independienten, eta Zietzek, berriz, 17 FCC Turbine Postadamen.
Sari honekin, Athleticek sarien ohitura berreskuratu du iaz pandemiak eragindako etenaldiaren ostean. ' 'One Club Man' eta 'One Club Woman' sariekin, talde bilbotarrak profesional gisa talde bakar baten elastikoa jantzi duten futbolarien ibilbidea saritzen du, "Athleticekin lotuta dauden balioak ordezkatzen dituztelako".
Bochini (68 urte) Avellanedako Atletico Club Independienten aritu zen bere kirol ibilbide osoan, eta Argentinan '10' zenbakidun onena izan zen Diego Armando Maradona eta Leo Messiren agertu arte. Hala ere, eta haiek ez bezala, bere ibilbide profesionala talde berean egin zuen.
1986.ean munduko txapeldun izan zen Argentinarekin eta, 20 denboraldiren ostean, 1991ean erretiroa hartu zuen 37 urterekin. Orotara, 714 partida jokatu zituen bere taldearekin, 108 gol sartu eta goleko 200 pase baino gehiago eman zituen.
Bochiniren aurretik 'One Club Man' saria jaso dute Matthew Le Tissier (Southampton), Paolo Maldini (Milan), Sepp Maier (Bayern Múnich), Carles Puyol (Bartzelona), Billy McNeill (Celtic) eta Ryan Giggs (Manchester United) jokalariek.
Jennifer Zietz
Bestalde, Jennifer Zietz alemaniarrak (38 urte) jasoko du 2022ko 'One Club Woman' saria. Potsdam hiriko FCC Turbine talde historikoan egin du bere ibilbide profesional osoa. Saria jadotzen duen hirugarren emakumezkoa da, Malin Möstrom suediarraren eta Pia Wunderlich alemaniarraren ostean.
Postdameko taldean urte gehien egin dituen jokalaria da Zietz (17). 1998 eta 2015 artean, 332 partida jokatu eta 97 gol sartu zituen. Zietzek kluben mailan irabazi zitekeen guztia irabazi zuen: bi Txapeldunen Liga, sei Bundesliga eta hiru Kopa. Gainera, erdilari ohiak Eurokopa bat ere lortu zuen Alemaniarekin (2009).
"Zaleak zelaietara itzultzearekin, sariak San Mamesen banatzeko ohitura berreskuratuko dugu", adierazi du Athleticek. Pandemiaren ondorioz, Giggs eta Wunderlich orain arteko azken saridunek ezin izan zien saria San Mamesen jaso.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa