Athletic club
Kopako partidan
EITB Media
Ostegunean Real Madrilen kontra jokatzen badu bere 445.a izango da elastiko zuri-gorriarekin.
Oscar De Marcos eta Vinicius. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Ostegun honetan Athleticek eta Real Madrilek Kopako final-laurdenetako partida jokatuko dute San Mameseko futbol-zelaian.
Oscar de Marcosek jokatzen badu bere 445. partida izango da Bilboko taldearekin eta Aitor Larrazabal harrapatuko du partida gehien jokatu dituztenen zerrendan bederatzigarren tokian.
Sailkapeneko lehen postuan Jose Angel Iribar dago (614 neurketa) eta ondoren Txetxu Rojo (541), Joseba Etxeberria (514), Andoni Iraola (510), Markel Susaeta (507), Agustin 'Piru' Gainza (496), Jose Maria Orue (483) eta egungo kapitaina Iker Muniain (481).
De Marcosek 32 urte ditu eta bere lehen partida 2009ko abuztuaren 6an jokatu zuen Joaquin Caparrosen aginduetara Europa Ligan. Young Boysen aurkako partidan hartu zuen parte Bernako Wankdorf futbol-zelaian.
13. denboraldia da aurtengoa, 333 liga partida jokatu ditu, Kopako 39, Txapeldunen Ligako 8, Europa Ligako 57 eta Superkopako 7; guztira 35 gol egin ditu.
Hurrengo zuzenekoak
17 | 23:00 - 00:30 | PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa