12:08

Athletic club

Lesioa

Unai Vencedorren parte-hartzea Superkopan, zalantzan

EITB Media

Lesioa baieztatzen bada aste batzuk eman beharko ditu bajan.

  • Unai Vencedor. Argazkia: EFE

    Unai Vencedor. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Vencedorrek Mendizorrotzako zelaia utzi behar izan zuen igandeko Alaves-Athletic neurketaren hasierako minutuetan; erdilari zuri-gorriak min hartu zuen ezker hankako muskulatura iskiotibialean.

Talde zuri-gorriak Saudi Arabian jokatu behar den Espainiako Superkopan Atletico Madrilen kontra neurtuko ditu indarrak ostegunean iluntzeko 20:00etan. Beraz, baliteke erdilariak partida ezin jokatzea eta ondorioz igandeko ustezkoa finala ere ez.

Horrez gain, urtarrilaren 20an Kopako Bartzelonaren kontrako partidan eta hilaren 23an Santander Ligakoan Rayo Vallecanoren aurkakoan ez egotea ere gerta daiteke.

Superkoparako Unai Nuñez, Ander Capa, Asier Villalibre eta Yuri Berchiche jokalarien parte-hartzea zalantzan dago ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena