17:29

Athletic club

Koronabirus agerraldia

Primera Iberdrola Ligako Athletic Club - Atletico Madril partida, bertan behera covid-19arengatik

EITB Media

Asteazkenean Lezaman jokatzekoa zen partida atzeratzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak, Madrilgo taldean covid-19an hamar positibo antzeman baitituzte.

  • Atletico Madril - Athletic Club

    Iragan denboraldiko Atletico Madril - Athletic Club partidako irudia. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazken honetan, abenduaren 22an, Lezaman jokatzekoa zen Primera Iberdrola Ligako hamabosgarren jardunaldiko Athleticen eta Atletico Madrilen arteko partida bertan behera geratu da, Madrilgo taldean covid-19an hamar positibo antzeman baitituzte.

Atletico Madrilek hamar positiboen berri eman dio Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeko epaileari. Agerraldiaren ondorioz, epaileak erabaki du norgehiagoka atzeratzea.

Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, partida noiz jokatu ahal den esango du ondorengo egunetan, egoerak ahalbidetzen duenean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena