Athletic club
8 hilabete jokatu gabe
EITB Media
Athleticeko jokalariak taldekideekin batera osatu du entrenamendua Lezaman. Ebakuntza egin zioten pubiseko arazoak sendatzeko, eta zortzi hilabete eman ditu jokatu gabe.
Imagen de archico de Yuri Berchiche durante un entrenamiento con el Athletic Club. Foto: EITB Media
Yuri Berchiche Athleticeko jokalaria talde-lanera itzuli da ostegun honetan (abenduak 16). Yurik zortzi hilabete daramatza jokatu gabe. Apiriletik aurrera ezin izan du jokatu pubiseko arazoengatik, eta udan ebakuntza egin zioten.
Apirilaren 17an Athleticek Bartzelonaren aurka jokatu zuen Errege Kopako finaletik, Yurik ez du beste partidarik jokatu Athleticekin. Pubiseko arazoek eragin zioten gelditzea, eta uztailaren 22an egin zioten ebakuntza.
Sendatze-prozesuan zehar arazoak izan zituen orpo baten, eta uste baino denbora gehiago eman du jokatu ezinda. Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileari ez zitzaion gustatu apiriletik lesionatuta egon eta behin denboraldi-aurrea hasita Yuri ebakuntza-gelatik pasa izana.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa