19:27

Athletic club

Europa League

Alex Fergusonek Llorenteren arriskua azpimarratu du

Erredakzioa

Manchester United taldeko teknikariak Athleticek presioan egiten duen lana eta erasorako duen trebetasuna goraipatu ditu prentsaurrekoan.

00:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manchester United taldeko entrenatzaileak, Alex Fergusonek, Athleticen aurkako norgehiagoka arriskutsua izango dela onartu du, zuri-gorriek "erasoan beldurrik gabe" jokatzen baitute.

"Partida batzuk ikusi eta gero oso ondo presionatzen dutela uste dut. Erasoan jokalariak pilatzeko beldurrik gabe jokatzen dute" adierazi du Alex Fergusonek Old Traffordeko neurketa jokatu aurretik.

Marcelo Bielsaren taldeak dituen indarguneetatik, Fernando Llorenteren lana goraipatu du Manchester Unitedeko prestatzaileak. Aurrelari zuri-gorria "oso arriskutsua" dela onartu du Fergusonek.

"Ez da Espainiako aurrelari gehienen antzekoa, buruarekin errematatzaile bikaina da eta gol marka oso ona du" adierazi du Eskoziako entrenatzaileak Fernando llorenteri buruz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena