15:28

Athletic club

Deialdia

Iñigo Martinez derbirako deitu du Marcelinok, Serrano eta Ezkietarekin batera

EITB MEDIa

Defentsa zuri-gorria jokatzeko prest da. Daniel Vivianrk, Asier Villalibrek eta Oier Zarragak, minduta, ezin dute jokatu.

  • Iñigo Martinez, jokatzeko prest. Argazkia: EFE

    Iñigo Martinez, jokatzeko prest. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak 21 jokalari deitu ditu Reale Arenako Realaren aurka Santander Ligako 12. jardunaldiko partida jokatzeko.

Iñigo Martinez prest da berriro ere jokatzeko azken neurketan, Espanyolen aurka, urdaileko mina dela eta baja izan eta gero. Ondarroako defentsarekin batera Nico Serrano gaztea eta Jokin Ezkieta atezaina deitu ditu teknikariak.

Beste alde batetik, bajei dagokionez, Dani Vivian zerrendara gehitu da. Asier Villalibre eta Oier Zarraga dira minduta dauden beste bi jokalariak.

Marcelinok iragarritako deialdia honako hau da: Unai Simon, Ezkieta, Petxarroman, Nuñez, I. Martinez, Yeray, Vesga, Berenguer, Sancet, I. Williams, Muniain, Morcillo, Dani Garcia, Lekue, Vencedor, De Marcos, Capa, Raul García, Balenziaga, N. Williams, Serrano.

Athleticen ustezko hamaikakoa: Unai Simon; Lekue, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga; Berenguer, Vencedor, Dani Garcia, Muniain; Raul Garcia eta Iñaki Williams.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena